XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 Esan ikasleei berriro irakurriko duzula istorioa, baina oraingoan geldiarazi egin behar zaituztela beren txarteletan duten hitz baten parafrasia entzun bezain laster.

Geldiarazi ondoren, zure esaldia errepikatu behar dute dagokion hitzaren ordez.

4 Berriro irakurri istorioa.

BIGARREN KLASEAN.

Ikasleek goikoaren antzeko bizpahiru ariketa egin ondoren, eskatu berek asmatutako edo berei gertatutako pasadizoak eman ditzatela.

1 Jarri ikasleak hiru laguneko taldeetan eta eskatu talde bakoitzari beren pasadizoa idazteko.

2 Eskatu taldeei beren testuetan ageri diren hitz interesgarrien 6-12 parafrasi prestatu eta txarteletan edo paper-zerrendetan ipintzeko.

3 Hirukote bakoitza beste batekin bil dadila.

4 Talde-pare bakoitzean, eskatu A taldeko kide bati beren pasadizoa poliki irakurtzeko B taldeko kideei.

Ondoren txartelak eman behar zaizkie B taldekoei, eta hortik aurrera ariketak lehen klasean bezala jarraituko du (ikus goian).

5 Egin berriz ariketa, oraingoan B taldearen pasadizoa erabiliz.

BESTE ERA BAT.

Ikasle hasiberri eta maila baxukoekin, banatu testuaren kopiak, eta ondoren bertan ageri diren zenbait hitz diktatu besterik gabe: entzuten dituzten hitzak azpimarratu beharko dituzte.

Talde aurreratuagoetan, pasarteko hitz edo esaldien parafrasiak nahastu.

Eskerrona.

Lou Spaventa-ri zor diogu ariketa hau.